Pribatutasunerako politika

/Pribatutasunerako politika
Pribatutasunerako politika2018-02-21T10:26:13+00:00

Datu Pertsonalen tratamendua

SERVIPLASTen guztiz arduratzen gara tratatzen ditugun datu pertsonalez eta datu pertsonalak babestearen alorrean indarrean dagoen araudia (besteak beste, 15/1999 Lege Organikoa, Datu Pertsonalak Babesteari buruzkoa, eta 1720/2007 Errege Dekretua, abenduaren 21ekoa, DBLO garatzeko Araudia onartzen duena) hertsiki bete dadin.

Horrekin bat, pribatutasun politika honen bidez SERVIPLASTen aurrera eramaten dugun datuen tratamenduaren berri eman nahi diogu gure webgunearen erabiltzaileari, galdetegia betetzean edo posta elektroniko bat bidaltzean datu pertsonalak eman nahi dizkigun erabakitzeko behar duen informazioa guztia izan dezan.

Kalitate printzipioa

www.serviplast.net webgunearen erabiltzaileei jakinarazten zaie, hala badagokio, interesdunak serviplast@serviplast.net harremanetarako posta elektronikoaren bidez ematen dituen datuak egokiak eta bidezkoak direla, eta ez direla gehiegizkoak, aintzat hartu diren esparruari eta helburu zehatz, argi eta bidezkoei begira.

Aipatutako datu pertsonal horiek ezin izango dira erabili bildu diren helburuetarako ez beste helburu batzuetarako.

Bestalde, biltzen ditugun datu pertsonalak zehatzak eta eguneratuak izango dira, ukituriko pertsonak une bakoitzean duen egoerarekin bat etor daitezen.

Gure webgunearen bidez biltzen ditugun datu pertsonalak ofizioz ezereztu egiten ditugu beharrezkoak izateari uzten diotenean eta bildu diren edo erregistratu diren helburuetarako egokiak ez direnean.

Ezereztea da datuak erabiltzeari uzteko prozedurari ekitea. Ezerezteak datuak blokeatuko ditu, eta datu horiek Herri Administrazioen, Epaileen eta Auzitegien esku bakarrik gordeko dira, tratamendutik etor daitezkeen erantzukizunei aurre egiteko, erantzukizun horien preskripzio epeak irauten duen bitartean. Aipatutako epe hori igaro ostean, datuak suntsitu egingo ditugu.

Informazio eta adostasun beharra

www.serviplast.net webgunean ez da datu pertsonalik biltzen. Hala ere, erabiltzaileren batek posta elektroniko bat bidaltzen badigu gure serviplast@serviplast.net harremanetarako helbidera, eman dizkigun datu pertsonalak gure fitxategietan sartuko dira, egin digun eskaera, kontsulta, kexa edo iradokizuna behar bezala kudeatzeko eta beharreko erantzuna eman ahal izateko.

Datu horiek tratatzean, datu pertsonalak babestearen alorrean une bakoitzean indarrean dagoen araudia errespetatuko da, eta webgune honetan deskribaturiko pribatutasun politika beteko da; erabiltzaileek hori irakurri egin beharko dute beren datuak eman aurretik.

Segurtasuna

DBLOren 9. artikuluak eta DBLOAren VIII. Tituluak xedaturikoaren arabera, SERVIPLASTek, datuen segurtasuna bermatzeko eta baimenik gabe datu horiek aldatzea, galtzea, tratatzea edo horietan sartzea saihesteko beharrezko neurri teknikoak eta antolaketa izaerakoak hartu ditu, teknologia egoera, biltegiratutako datuen izaera eta datu horiek dituzten arriskuak kontuan hartuta; gizakiaren ekintzaren zein inguru fisiko edo naturalaren ondorio izan daitezke arrisku horiek.

Sekretua gordetzeko beharra

DBLOren 10. artikuluak xedaturikoaren arabera, erabiltzaileen datu pertsonalak tratatzen edo eskuratzen dituzten pertsonek lanbide sekretua izan behar dute nahitaez datu horien gainean, eta datu horiek gordetzeko eginbeharra ere izango dute. Betebehar horiek iraupen mugagabea izango dute.

Datuak lagatzea edo komunikatzea

Gure web orriaren erabiltzaileek ematen dizkiguten datu pertsonalak Legeak hala xedatzen badu edo eskatutako erosketak edo zerbitzuak kudeatzeko eta betetzeko beharrezkoa bada bakarrik jakinaraziko zaizkie hirugarrenei.

Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko eta aurka egiteko eskubideak.

www.serviplast.net webgunearen erabiltzaileek datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko eta aurka egiteko eskubideak erabili ahal izango dituzte eskaera, NANren fotokopiarekin, honako helbide honetara eginda:

SERVIPLAST. 625 (Crtra. Nacional) Errepide Nazionala, 381 Km, Aguirre auzoa, 48480 Arrigorriaga (Bizkaia). Telefonoa: +34 946 710 410, edo bestela, serviplast@serviplast.net helbidera posta elektronikoa bidalita.

SERVIPLASTek datu pertsonalak babestearen alorrean indarrean dagoen araudiak eskatutako epeetan eta baldintzetan erantzungo die eskaera guztiei.